Inguru euskaldunean jaio eta hezi den gazte batek adinean aurrera egin ahala, euskara hutsez ikasteko zailtasunak izan ditzakeela kontatu du, eta lan munduan sartzeko, badaezpada, curriculuma gaztelaniaz ere egitea hobe. Lehen lan elkarrizketa gaztelaniaz eta tarteka ingelesez egingo diote gazte horri eta lan mundu erabat erdaldunean murgildu daitekeela. Egun batean, ordea, enpresako zuzendari nagusiak euskara plana martxan jartzeko email bat jaso dezakete langile guztiek. Astorkiak aipatzen ari garen langileak nola erreakzionatu dezakeen iradoki du.