Horretarako tresna garrantzitsuena komunikazioa denez, hizkuntzak lotura zuzena duelako gaiarekin. Medikuntzan ere ingelesa da hizkuntza nagusia, eta gure lurraldeko kasuan pisu handia dute frantsesak eta gaztelaniak ere. Osakidetzaren eremuan, euskara ere ikusgarria da eta badaude euskaraz diharduten profesionalak ere. Baina ezinbestekoa iruditzen zaio dakiten horiek hizkuntza praktikatzea, jakitun baitira norbere hizkuntzan komunikatu ezinak sortzen dituen emozio negatiboez.