"Egonkortasuna haustea baino, hiztun askeen egonkortasuna blindatzea da helburua"

"Mamitsua" iruditu zaio Manex Agirreri, Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrek bere blogean argitaratu duen 'Euskara askatasun bat da' artikulua.

Audio_placeholder

"Egonkortasuna haustea baino, hiztun askeen egonkortasuna blindatzea da helburua"

Loading player...
agirre
agirre

Hiztun askeak, euskaraz aske sentitzen direnak erdigunean jartzeko proposamena aurrera egiteko proposamena iruditzen zaio Agirreri ere, eta Eizagirrerena bereziki interesgarria dela uste du, egoeraren irakurketa dimentsio pertsonaletik egiten duelako. Hala ere, Agirrek faltan sumatzen ditu, tabernetako elkarrizketetatik kanpora, hustuketa-ariketa soziolinguistikoak. Agirrek uste baitu ikusteko dagoela erakundeek, eta, bereziki, euskal erdiko erakunde nagusiak, euskaraz aske diren horiek modu kolektiboan Egian, Añorgan, Agurainen, Lasarten sortutako olatutxoei zein erantzun emango dieten. Gainera, erantzunik ez egotea "gertagarriena" iruditzen zaio, "egonkortasunaren izenean".