"Helduen eredu onak ikusteak zuzenean eragingo luke nerabeen hizkuntza ohituretan"

Nerabe bat irudikatzeko deia egin du Iñaki Eizmendik, familia eta testuinguru erabat euskaldunean hezi dena, ia denekin euskaraz aritzen dena, baina zenbait lagunekin gaztelaniara jotzen duena.

Audio_placeholder

"Helduen eredu onak ikusteak zuzenean eragingo luke nerabeen hizkuntza ohituretan"

Loading player...
Iñaki Eizmendi
Iñaki Eizmendi

Joera hori hainbat ikuspegitatik aztertu daitezkeela iruditzen zaio, baina biri erreparatu die: kide izateko beharrari eta hizkuntza arauari. Euskaraz egiteagatik baztertua sentitzeko beldurragatik jo dezake erdarara nerabeak, helduen kasuan estres linguistikoarekin lotzen da hori. Hizkuntza ohituren oinarri on bat jaso beharko lukete gazteek, helduen eredu onak ikusita, besteak beste. Hargatik, helduek ere egiten dituzten akatsei erreparatu gabe nerabeak ez epaitzeko deia egin du.