"Nafarroa hegoaldeko euskararen basamortuan, jada uzta eman duen lore bat da Errigora"

Errigora proiektuaren udazkenerako kanpainaz eta datozen urteetarako erronkez hitz egin du Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Audio_placeholder

"Nafarroa hegoaldeko euskararen basamortuan, jada uzta eman duen lore bat da Errigora"

Loading player...
Garbiñe Petriati
Garbiñe Petriati

Laborantza eta euskalgintza batzen dituen dinamikaren indarrak izan duen gorakada nabarmendu du, baina, bereziki, aurrera egiteko duten ilusioa goraipatu du. Nafarroa hegoaldean euskarak eta euskaldunek egoera larria bizi dutela salatu du Petriatik, eta horren aurrean, euskararen normalizazioaren aldekoen artean ilusioa eta gogoa piztu izana aitortu dio Errigora proiektuari.