Ondoren, Oihana Bartra, Mikel Goñi eta Oier Imaz batu dira tertuliara eta Hungarian egindako erreferendumaren harira, errefuxiatuen egoeraz eta Europako Batasunaren hipokresiaz hausnartu dugu. Gaur aurkeztu dute 'Lisipe' saiakera feministen bildumako lehen liburua, Oihana Etxebarrietak eta Zuriñe Rodriguezek ondu duten 'Borroka armatua eta kartzelak', eta bi egileei elkarrizketa egin diegu. Radiokulturatik, berriz, Saran igandean egingo duten Kabalkadari buruzkoak ekarri ditugu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Bergarako gaztetxeko auzolanaz Jaione Carpinterori egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.