Koldo Zarate: "Euskalgintzak erabaki onak hartuta, atzetik etorriko dira administrazioaren neurriak"

Euskara bidegurutzean dagoela zein euskalgintza noraezean dabilela sarri entzuten eta irakurtzen badugu ere, Koldo Zarateren ustez, argi dago euskara ez dela lehentasuna gizarte eta politika arloetan.

Audio_placeholder

Koldo Zarate: "Euskalgintzak erabaki onak hartuta, atzetik etorriko dira administrazioaren neurriak"

Loading player...
Zarate
Zarate

Hizkuntza irabazpidean jartzeko euskara beharrezkoa bihurtzean datzala gakoa uste du, euskaldunok esparru guztietan euskaraz bizitzeko ahalegina egitean. Gauza bera esan du elkarte, instituzio eta erakundeen erabakiei dagokienez ere. Baina euskalgintzak ez duela instituzioen zain egon behar nabarmendu du, elkarlana behar dela baina bidean ezin dela lorik hartu.