Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986) Historian lizentziatu zen 2008an, ikasketak EHUko Letren Fakultatean eginda, Gasteizen. Lautadatik etxera bueltan hainbat lanetan ibili ostean, betidanik kuriositatea piztu izan dion kazetaritza munduan probatzeko erabakia hartu, eta Berrian aritu zen urtebetez. Bertan zegoela, unibertsitatera itzultzeko eta doktore tesia egiteko aukera sortu zitzaion. Hala, hiru urtez euskaldunen erabilera mediatikoak aztertzen ibili ondoren, joan den otsailean defendatu zuen tesia.
Saio honetan galdegin diogu euskal irakurleari buruz, zer irakurtzen du? zeintzuk dira bere ohitura mediatikoak? Asko aldatu al da irakurlearen perfila azken urteetan? Non daude hutsueneak, eta zeintzuk dira erronkak?