Eneritz Albizu: "Euskarak bere erreferenteak behar ditu, herritarrek euskara behar dutela ikusteko"

Radio Euskadin gaztelaniazko 'Graffiti' saioa gidatzen hasi den Urko Aristiri igandeko 'Berria'-n egindako elkarrizketari heldu dio Eneritz Albizuk.

Audio_placeholder

Eneritz Albizu: "Euskarak bere erreferenteak behar ditu, herritarrek euskara behar dutela ikusteko"

Loading player...
Albizu
Albizu

Euskaldunak Radio Euskadin gaztelaniaz hizketan jartzea beharrezkotzat eta ontzat jo zuen Aristik elkarrizketa horretan, eta kolaboratzaile euskaldunak bilatzen ahalegindu den arren, ezezko asko jaso dituela. Albizuri zalantzak eragin dizkio horrek, hizkuntza guztiek erreferenteak behar dituztela uste du, hargatik, euskararenak soilik diren ereduen alde egiten du berak. Albizuk ez baitu nahi euskara gehigarri bat edo beste hizkuntza bat soilik izatea, geure hizkuntza izan dadila nahi du.