Abortu eskubidearen ukazioa, Apgar testa eta mugaz gaindiko lankidetza

Lesakako Zalain enpresan izandako lan heriotza, Aroztegia auzian inputatutako Joseba Otondoren eta Garbiñe Elizegiren zitazioa eta Zugarramurdiko leizean Kepa Junkerak eskainitako kontzertua nabarmendu ditu Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak irratien tartean.

Audio_placeholder

Abortu eskubidearen ukazioa, Apgar testa eta mugaz gaindiko lankidetza

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Malen Aldalur eta Mikel Garcia batu dira tertuliara eta abortu eskubidearen egoerari begira jarri gara eurekin. Izan ere, Polonian abortuaren aurkako hainbat neurri tramitatzeko ekimen legegilea onartu du parlamentuak, eta gurera etorrita, Nafarroako egoerari errepartu diogu. Bilbo Hiriako Ane Zabalak Bogotan dagoen Joseba Kamiorekin hitz egin du Kolonbiako bake akordioaz egindako galdeketaren ezezko emaitzaz. Zintia kaierako Uxune Martinez ere batu da gaurko saiora eta haur jaioberrien heriotza goiztiarra hautemateko Apgar testaren berri ekarri du. Amaitzeko, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugaz gaindiko lankidetza aukerez hitz egin digu.