Eguneko adierazpenen tartera Ihintza Bidart kazetariaren hitzak ekarri ditugu, goizean Euskal irratietan hitz egin baitu Kolonbiako bake akordioaz. Elkarrizketaren tartean, larunbatean Gateizen ospatuko duten Udazkenfest elkartasun jaialdiaz hitz egin du Halabediko esatari Igor Goikoleak Aitor Korres antolatzailearekin. Komunikazioaren tartera Urtzi Urkizu kazetaria batu zaigu eta euskarazko telebista kateeen eskaintzaz zenbait nobedade aipatu dizkigu. Amaitzeko, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Eñaut Aiartzaguenari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.