Joan den ostegunean aurkeztu zuten, eta horren berri eman du hiztegia egin duen lantaldeko arduradun Elixabete Etxeberriak gurean. Seguru asko, ingeles hitzak kontsultatu nahi dituzten euskal hiztunek zein euskal hitzen berri izan nahi duten ingeles hiztunek, gaztelania-ingelesa hiztegietara joko dutela nabarmendu du Etxeberriak. Elhuyarrek 2007an argitaratu zuen euskara-ingelesa hiztegia baina oraingoa berritua eta osatua da, eta bi hizkuntzen gramatika egiturak ere tartekatu dituzte bertan.