Ibargurenek salatu du mediku euskaldun gehiago ez dagoela aitzakia jarrita herri euskaldunetara mediku elebakarrak bidali dituela Osakidetzak, eta bitartean, gobernu bereko beste saila mediku elebakar gehiago sortzen ari dela. Egoera hori iraultzeko bi neurri sinple proposatu ditu Ibargurenek: batetik, EHUk klase guztiak euskaraz ematea; bestetik, azken bi urte hauetan atera duen araua molda dezala eta esan dezala argi eta garbi, beste unibertsitate batean ikasten ari den edonor etor daitekeela euskaraz ikasteko baldintzarekin.