Hasi da Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldia. Aurten, hauteskunde kanpainarekin bat egingo du gainera. Zineak badauka politikaz asko, beraz ezin alde batera utzi alderdi politikoak zeluloidearen festibalean. Anartz Bilbaok egindako erreportaia honetan zinemagitza eta politika landu ditu, besteak beste zinea.eus-eko Maialen Goñi, Juan de Andres argazkilari eta zinema adituarekin eta Iratxe Fresneda zine kritikoarekin.