Mertxe Mugika: "Euskarak eta elkarbizitzak beste urrats bat egingo dute eta hedatzea denon ardura da"

Irailarekin batera, matrikulazio kanpainari ekiten diote AEK-ko lagunek. Horren aurretik, ordea, sukaldeko lana egoten dela nabarmendu du Mertxe Mugikak, zein mezu zabalduko den zehaztu beharra, zein euskarri baliatu eta nori zuzendu... Mugikaren hitzetan, zabaldu beharreko mezu berriak erakargarria izan behar du, eta aurtengo matrikulazio kanpainarako AEK, %100 afektiboa leloa horregatik hautatu dute. Harremanak direlako bizitzako muina eta horietarako euskara ikasteko modu efektiboa eskaini nahi dutelako.

Audio_placeholder

Mertxe Mugika: "Euskarak eta elkarbizitzak beste urrats bat egingo dute eta hedatzea denon ardura da"

Loading player...
mertxe mugika
mertxe mugika

Garai hau ez da izen emate hutsa AEK-koentzat, gizartea eraldatzen jarraitzeko gakoa, baizik, hizkuntzen arteko berdintasunean oinarritutako gizartea baitute helburu. Amaitzeko, euskara ikasteko erakundeek ematen dituzten diru-laguntzak ere nabarmendu ditu.