Euskara, bere horretan, gai korapilatsua izan da beti ere legebiltzarrean. Gogora ekar dezagun Patxi Lopezen 48.000€ko euskara klaseek sortu zuten iskanbila.
Astearteko hauteskunde debatea ikusita, batek baino gehiagok jaso beharko lituzke euskara klaseak. Izan ere, utziko al liekete alderdiek euren hautagaiei gaztelerazko debate batera aurkezten gaztelera maila hori izan balute? Are eta gehiago, lehendakaritzarako hautagai izatea onartuko al liokete gaztelera maila hori duen hautagai bati? Eta gizartean, nola epaituko genituzke?