'Iz' antzezlanaren sorkuntza, aldaketarik gabeko uda eta 'Txistu eta biok'-en iritziak

Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak 'Iz' antzezlanaren berri ekarri du gaurko irratien tartean. Kiribil eta Syrtes konpainiak ari dira elkarlanean antzezlan hori sortzen Hezpeletan, eta Amaia Hennebutte aktorearekin hitz egin du Muruagak.

Audio_placeholder

'Iz' antzezlanaren sorkuntza, aldaketarik gabeko uda eta 'Txistu eta biok'-en iritziak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu. Igandean Katalunian izango den Diadaren harira, Independentistak sareko Txutxi Ariznabarretak Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara. Mikel Elorzak munduan aldaketarik eragin ez duen uda eta lehendakarigaiak hartu ditu hizpide errepaso kritikoan. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Juan Luis Zabalaren 'Txistu eta biok' liburuari buruzko iritziak ekarri ditu. Amaitzeko, Urko Ikardo Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariak Xorroxin irratian esandakoak izan ditugu entzungai, euskara doan ikasteko eskainiko duten aukeraz.