Mugimendu abertzale askok ere gaztelaniaz funtzionatzeko ohitura duela argi dagoela uste du. Hala ere, fenomeno arraro gisa aipatu ditu euskara bihotzean eta erdara mihian duten zenbait hiztun, erdaraz aritzerakoan euskarazko kutsua tartekatzen dietenak hitz askori. Arriskutsua iruditzen zaio jokamolde hori euskal giroko hainbat mugimendutan barneratuta dagoelako.