Mikel Astarloza: "Indartzen nau katalanen hizkuntza ohiturak, ea euskaldunonak ere aldatzen diren"

Udako oporraldia amaituta, uda sasoiak ematen duen patxadari erreparatu dio Mikel Astarlozak. Arlo guztietan erlaxatzen garela iruditzen zaio, eguraldiak berak ere gure bizitza estilo eta umorean asko eragiten duela uste du.

Audio_placeholder

Mikel Astarloza: "Indartzen nau katalanen hizkuntza ohiturak, ea euskaldunonak ere aldatzen diren"

Loading player...
astarloza
astarloza

Hizkuntzaren arloan ere hala ote da? Katalunian pasatu dute oporraldia eta eguzkiaren indarrak baino, katalanek euren hizkuntzari eusteko duten prestutasunak harritu du, hainbat lekutan lehen hitza gaztelaniaz egin duen arren, katalanez erantzun diotelako. Gustatuko litzaioke euskararen kasuan ere hiztunok konpromiso bera izatea.