
Euskadi Gazteko maketa lehiaketa irabazi zuen Rural Zombies taldeak eta geroztik ez dira gelditu. Julia Urreagak teklatua jotzen du eta bera da taldearen ahotsa, Zumaiako festetan erreklutatu zutela esan du irriz gurean. Esan digute izugarria izan dela BBK festibalean jotzea, eta kontzertu txikiak edo handiak, zer nahiago duten galdetuta, Lukenek aitortu digu "leku txikiek errespetua ematen didate orain". Elkarrizketarekin nahikoa ez baduzue, hemen JACK abestia: