Gertakari hori ekarri du gogora euskararen gizarte erakundeen kontseiluko Paul Bilbaok. Udaleko ordezkari politikoek ez diote garrantzia handirik eman gertakariari eta nabarmendu dute ekoizleari etiketen inguruko legeak dioena soilik gogorarazi ziotela. Bilbaok gaitzetsi du euskararen kalterako den kasuetan soilik oroitu izana legearekin, euskararen estatus ofizialari edo kontsumitzaileen hizkuntza eskubideei arreta gutxiago jartzen dieten bitartean. Kuriositatea piztu zaio Bilbaori, eta galdetu du zer gertatuko litzatekeen azoka horretako ekoizle denek erabakiko balute araua urratu eta euskara hutsezko etiketak jartzea.