Mikel Elorzak egiten duen aktualitatearen errepaso kritikoan, Frantzian Eurokoparen harira abian den muturreko segurtasun eta kontrol egoeraz hausnartu dugu, besteak beste. 111 Akademiako Amaia Goikoetxeak Karlos Gorrindoren 'Ezpainak arrainak bezala' eta Goiatz Labandibarren 'Fotogramak' liburuez hitz egin digu. Amaitzeko, Radiokulturako lagunek UEUko Irati Iciarri aurtengo udako ikastaroez egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.