Bertan, hainbat arlotako enpresek, erakundeek eta formazio zentro berritzaileek hartzen dute parte. Eta bateko zein besteko profesionalek elkarrekin berrikuntza proiektuak trukatzea du xede jardunaldiak. Banaiz Bagarakoek uste dute konpartitzeko modukoak direla eurek euskararekin egiten dituzten esperientziak. 'Euskara+' metodologia erakutsiko dute eurek, hizkuntza bateko laneko eginbeharrekin estuki lotuta nola ikas daitekeen, hain justu.