Harro daude, UEMA sortu zenean, bertan sartzeko moduko hizkuntza-egoeran zegoelako Aramaio. Beren udalerriko herritarren determinazioak eraman omen du Aramaio gaur egun dagoen egoera linguistikora. Hala ere, halako herri batean bizi diren "obsesiboek" sufritu ere egiten omen dute. Agirrek uste du asko aipatzen dela hiztun komunitatea, eta garrantzitsua dela, baina uste okerretarako bidea ere zabal dezakeela.