EHAZEko Itziar Eliasek euskal kulturari buruzko Jalgi topaketen balorazioa egin du. Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegi batu zaigu, eta zahartzaroko sexualitateaz ditugun tabuez hitz egin digu. Amaitzeko, erraustegiaren aurka eta beste gizarte eredu baten alde Gipuzkoa Zutikek abian jarritako dinamikari buruzkoak bildu ditugu eguneko adierazpenetan.