Oiartzunen gertatutako pasadizo baten berri ekarri du Martin Kittok. 11-12 urte inguruko haurrez beteta omen zegoen udaletxe ingurua, haietako bi neska inguratu zitzaizkion galdera batzuk erantzungo ote zizkien jakiteko. Arrasateko ikastetxe batekoak ziren haur haiek eta euskara irakasleak prestatutako galderen erantzunak lortu nahian zebiltzan. Beste talde bat etorri zitzaion gero baina haien galderak gaztelaniazkoak ziren. Martin Kittoren ustez, amildegi handia dago irakaslearen asmoen eta ikasleen belaunaldiaren artean, baina hasieran etorri zitzaizkion neskatoen adibideak itxaropena izateko ere balio du.