"Ospa dezagun hizkuntza aniztasuna, baina bereziki, bizi eta erabil ditzagun"

Maiatzaren 14an, 'Udaberri jaia' ospatu zuten Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean bigarren urtez antolatutako Hizkuntza Gutxituen Musika jaialdian, eta 'Hitz adina mintzo' izeneko hizkuntza gutxituen aurtengo zikloari amaiera eman zioten horrela.

Audio_placeholder

"Ospa dezagun hizkuntza aniztasuna, baina bereziki, bizi eta erabil ditzagun"

Loading player...
Ane Pedruzo
Ane Pedruzo

Horrek guztiak duela bi urte Mexikora egin zuen bidaia ekarri dio  burura Ane Pedruzori. Mexiko, hizkuntza aniztasun handiko herrialdea baita, eta Errepublika Federalak jatorrizko 70 hizkuntza inguru eta 260 aldaeratik gora aitortzen baititu. Aldaerei helduta, tximeleta esateko euskaraz 100 hitz baino gehiago ditugula nabarmendu du Pedruzok, eta aniztasun hori ospatzeaz gain, bizi egin behar dela.  Kalaputxi, pitxoleta, txipilipeta, pinpilinpauxa, txiperrete, mitxeleta, sorgimitxie, txispilote… Euskara bai anitza!  Munduko hiriak eta herriak beste.  Eta aniztasunak, aberats egiten gaitu.