Izan ere, UEUk 2016ko aurkeztu berri ditu 44. Udako Ikastaroak. 30 ikastaro guztira, “Anitza” lelopean. Aurtengoan, euskara lan hizkuntza izateaz gain aztergaia bera ere bada. Bestean bestek, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin batera antolatu dute 'Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen' ikastaroa. Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izango da, Eibarren. Ikastaro horretan, batetik euskararen biziberritzearen orain arteko ibilbideaz hausnarketa kritikoa egingo da. Bestetik, euskararen normalizazioan aurrera egiteko diskurtso eta praktika berriak proposatuko dira. Eta azkenik, euskararen biziberritzearen ikuspegi globala landuko da.