Desobedientzia "gaurdanik eta gugandik" eraikitzeko aldarria zabaldu nahi dute kolektibo eta antolakunde ezberdinek antolatutako jardunaldietan. Fracking ez Araba, Hala Bedi Irratia, Ernai, Joxemi zumalabe Fundazioa, Hezkuntza Plataforma Gunea eta Eleak/libre mugimenduak antolatu dute ekimena.
"Desobedientziaren bidea gatazkatsua dela barneratua dugun arren, obedientzia dela arazoa uste dugu" azpimarratu du Zigor Olabarriak.
Uste dute nahikoa aukera eman dizkiotela obedientziari, eta desobedientziari ateak irekitzera gonbidatu dute jendartea "egungo eredu patriarkal, energetiko, inperialista, ekologiko, emozional, prekario, autoritario honetan".
Bihar hasiko dira jardunaldiak Gasteizko San Prudentzio kaleko Alkartetxean. Erakundeak eta desobedientzia gaia landuko dute Helena Francok, Anna Gabrielek eta Maria Jose Beaumontek.