Bihar Joxe Angel Iribar futbolari historikoa #ezpalak -en

Bueltan gatoz berriro ere Ezpalak elkarrizketa sortarekin. Ez da erreza izaten mito bat elkarrizketatzea,  baina, Beñat Zarrabeitia kazetariak lortu du. Aurrez-aurre izan da Joxe Angel Iribar Athleticeko atezain historikoarekin. Hitz egin dute haurtzaroaz, lehen mailako debutaz, arrakasta eta porroten inguruan, eta noski, gogoan izan dute ere 1976an Atotxako zelaian ikurrina ikusi zen eguna "liburu bat idatzi daiteke horren inguruan" dio irrifartsu zarauztarrak. Maiatzaren 12an, 12:00tan emitituko dugu elkarrizketa.