Egokitu izan zaio horietako zenbaitekin hitz egitea, eta errealitate ezberdinekin topo egin du. Jasan behar izan duten kultura genozidioagatik, euskararekiko korapilozko sentimenduak dituztelako. Bernat, esaterako, Erronkari ibarreko euskalkiaren azken hiztuna izan zen, eta ez zien seme-alabei euskararik transmititu. Baina Koldo Artola ikerlariak haren euskararekiko interesa agertu zuenean, Bernat harro sentitu eta euskaraz jo eta su hitz egiten hasi baitzen. Usetxiko Alicia Villanuevaren kasuan, ordea, euskara galtzea berdin zitzaiola entzun behar izan Artzelusek, gaztelaniak ere hitz egiteko berdin balio duela eta. Hiriberrin, berriz, beste emakume bat elkarrizketatzeko ahalegina egin zuen, eta emakume hark berak lotsa ematen ziola euskaraz aritzeak eta ez zuela nahi erantzun zion.