"Nazioa ez da eraikitzen 'zazpiak bat' aldarrikatuta, proiektuak partekatuz, baizik"

Mugari begira jarri da Kike Amonarriz, Hego eta Ipar Euskal Herriak bereizten dituen mugari begira.

Audio_placeholder

"Nazioa ez da eraikitzen 'zazpiak bat' aldarrikatuta, proiektuak partekatuz, baizik"

Loading player...
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz

Garai batean, muga administratibo hori zorrotz zaintzen zenean, aldebitako herritarren arteko harremanak muga "desagertuta" dagoenean baino estuagoak zirela iradoki du. Bateko eta besteko herritarrak Amonarrizek espero eta nahi lukeena baino urrunago omen gaude elkarrengandik, eta horrek gure herri izaerari eragiten dio. Hargatik, harremanak estutzeko dinamikei erreparatu die, eta Tolosan bertan Ipar Euskal Herriko ikastolekin egiten den trukea nabarmendu du. Espainiaren eta Frantziaren eragina izan arren, distantziamendua handia dela iruditzen baitzaio. Hargatik, egiazko erlazioetarako aukerak aprobetxatu behar genituzkeelakoan dago.