Ahaztuta ez badago ere, ezkutuan gordeta geratu dela iruditzen baitzaio. Baina Joxean Elosegik errepublika garaiko Lopetegi bertsolariaren bertsoz betetako liburua argitaratu zuen 2006an, eta lana gutxi zabaldu bada ere, "bertso bikainak" omen daude bertan. Ikasgai bat atera du horretatik Mayak, gure esku omen dagoelako egiten dugun guztiaren emaitza; eta gure esku ez dagoena besteek egiten dutena delako. Eta Lopetegik faxisten erasoak jasan behar izan bazituen ere, baikor bizi izan zen eran bizi beharko genuke euskaldunok.