"Jardunbide onak partekatzeak ondorio biderkatzaileak ditu"

Hitzargiak. Elkar argitzen duten hizkuntzak proiektuaz hitz egin dute gaur Jone Goirigolzarrik eta Xabier Landabideak.

"Jardunbide onak partekatzeak ondorio biderkatzaileak ditu"

Loading player...
Jone Goirigolzarri Xabier Landabidea
Jone Goirigolzarri Xabier Landabidea

Europako hizkuntza-aniztasunaren aldeko egitasmoa da, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzaren baitan kokatzen dena. Hizkuntza-aniztasuna Europako ezaugarri garrantzitsua izan bada ere, hizkuntzen arteko kontaktua ez dela sarri orekatua izan nabarmendu dute. Tokian tokiko hizkuntzak ahultze-prozesuetan murgildu eta egoera zaurgarrian geratu direla, eta euskararen kasua ere horixe dela. Hitzargiak proiektuak hizkuntza horien biziberritze prozesuetan hiztun-komunitateek martxan jarritako dinamikak ezagutaraztea du helburu, eta ekainaren 23 eta 24an topaketa bat ere egingo dute Hernanin.