"Ikastoletako haurren trukeak balio du euskara erabilerarako eta Euskal Herriaren ezagutzarako"

Kanboko eta Tolosako ikastoletako haurrak trukea egiten ari dira, Kanboko Xalbador Kolegioko ehun bat ikasle Tolosako Laskorain ikastolakoen etxeetan dira egunotan, Aiora Zulaika katxiporretarrarenean, besteak beste. Euskararen erabilera indartzeko nahiz Euskal Herriaren ezagutzan sakontzeko interesgarria da trukea, Zulaikaren hitzetan.

Audio_placeholder

"Ikastoletako haurren trukeak balio du euskara erabilerarako eta Euskal Herriaren ezagutzarako"

Loading player...
Katxiporretarrak
Katxiporretarrak

Esaterako, euskañoleko nahiz eusfrantseko hitzak nola baliatzen ditugun ikusteko balio du trukeak. Hala ere, zer pentsatua eman dio Ipar Euskal Herriko ikastolen egoerak, haurtzaroko bere ikastolaren antzekoa iruditu baitzaio. Hargatik, pentsatu du bere gurasoek ikastolarekiko zuten militantzia kontzeptua galduta dutela oraingo gurasoek, eta horrek nostalgia eta haserrea ere sorrarazi dizkio. Edonola ere, alde positiboarekin geratu da: Ipar eta Hego Euskal Herriak elkarrekin arraun egiteak duen garrantziarekin.