'Soka' erakusketa, preso emakumeen amodio harremanak eta liburuen eguna

Antxetako Maia Muruagak bihartik Hazparnen ikusgai egongo den 'Soka, euskal dantzaren urratsetan' erakusketaren ingurukoak ekarri dizkigu. Amagoia Mujikak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu, bereziki, Estibaliz de Miguel Calvok emakumezko presoen maitasunaz kontatu dizkienak.

Audio_placeholder

'Soka' erakusketa, preso emakumeen amodio harremanak eta liburuen eguna

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Mikel Elorzak egiten duen aktualitatearen errepaso kritikoan, Panamako paperen filtrazioaz eta Turkiara deportatutako errefuxiatuez aritu gara. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrek, berriz, liburuen nazioarteko egunerako gomendioak ekarri dizkigu. Radiokulturako lagunek Aintzane Gasconi egindako elkarrizketaren bidez, Gureberriak.com atari digitala ezagutu dugu.