Irlanda iparraldean, gatazkari konponbidea emateko akordioa erdietsi zuten 1998an, eta hizkuntza aniztasunarekiko garrantzia nahiz gaelikoarekiko konpromosioak jaso zituzten bertan. Ondoren, San Andrius akordioa etorri zen eta han jaso ziren gatazkaren ondorioei irtenbidea emateko puntuak, zati handi bat erdietsi den arren, hizkuntzaren eremukoei ez zaiela jaramonik egin nabarmendu du Bilbaok. 2012an, Kontseiluak Euskal Herriko prozesuan ekarpena egin zuen, hizkuntza politikaren gaia erdian kokatzea gogorarazi eta gutxienekoak zehazteko. Bilbaok ez luke nahi Irlandan gaelikoari gertatutakoa gurean euskarari gertatzerik, eta hizkuntza eskubideen bermea eta berreskurapen prozesua erdigunean jartzea eskatu du.