Gelan Senegalgo ikasle bat jasotzerakoan, alzheimerra lantzerakoan, dibortzio kasuez aritzerakoan, gerra hizpide hartzerakoan... kasu askotan beharrezko izan daitezkeen literatur lanak dituzte Eima katalogoaren barnean. 600 gai baino gehiago dituzte katalogatuta, eta gai bakoitzeko ipuin bat aurki daiteke gutxienez. Eleberrien kasuan, 300 gai baino gehiagotakoak daude katalogatuta.