"Euskararen arnasgune diren udalerriak zaintzeko lege babesa ezinbestekoa da"

Aurreko agintaldian udalak euskalduntzeko lanaz gain, udalerriak ez erdalduntzekoari heltzea erabaki zuen UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Josu Labaka lehendakariaren hitzetan, 'Lurraldea eta hizkuntza' jardunaldiek agerian utzi dute udalerrien erdalduntzea, baita horretan hirigintza planek eragin zuzena dutela ere. Hargatik, legealdi honetan udaletako hautetsi teknikariek eragin linguistikoa baloratzeko tresna ezagutzea nahi dute, baita erakundeek aipatu tresna aplikatzeko aukera izatea ere. Baztango eta Orioko udalek egin dituzte lehen urratsak eta gaiak eztabaida ere eragin du, eta horrek egin beharreko pedagogia lana uzten du agerian Labakaren ustez.

Audio_placeholder

"Euskararen arnasgune diren udalerriak zaintzeko lege babesa ezinbestekoa da"

Loading player...
Josu Labaka
Josu Labaka

.