"Irakurle Digitalak ohiko formatuko euskara, gaztelania eta ingelesezko dokumentuetarako balio du"

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatekoek Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiarentzat egin duten Irakurle Digitalari buruz hitz egin du Saroi Jauregi Aiestaranek, unitate horretako komunikazio arduradunak.

Audio_placeholder

"Irakurle Digitalak ohiko formatuko euskara, gaztelania eta ingelesezko dokumentuetarako balio du"

Loading player...
Saroi Jauregi
Saroi Jauregi

Hezkuntza arloan arazo ezaguna da dislexia, eta zenbait ikerketaren arabera hamar herritarretik batek omen ditu irakurtzeko zailtasunak. Horiek arintzeko balio dezakete testua ahots bihurtzeko sistemak, eta orain arte ez zegoen berariaz euskaraz sortutako sistemarik. Lan horri heldu diote Elhuyarreko hizkuntza teknologia saileko kideek: Firefox nabigatzailerako eta Libre Office, Open Office nahiz Ofimatica programetarako luzapen bana garatu dituzte.