Zenbait aholku ere proposatu dizkigu: soldata hobea baina denbora gutxiago ekarriko digun lanari ezetz esatea, negozioak handitu baino tamaina berdinean jarraitzea bezeroekiko atxikimenduagatik, erabakitzea bezeroak arretaz eta kariñoz zaintzen jarraitu ahal izateko… Bizitza erdigunean jartzeko aukerei muzin ez egiteko deia egin du Iriartek.