"Ezin dugu seme-alaben hizkuntza ohitura erabaki, baina oinarri on bat eskain dezakegu"

Seme-alabek lagun artean geroz eta erdara gehiago erabiltzen dutela ohartzen diren gurasoentzako aholkuak eman ditu Iñaki Eizmendik.

Audio_placeholder

"Ezin dugu seme-alaben hizkuntza ohitura erabaki, baina oinarri on bat eskain dezakegu"

Loading player...
Iñaki Eizmendi
Iñaki Eizmendi

Zoritxarrez, seme-alaben hizkuntza ohiturak erabakitzeko formula magikorik ez badago ere, kontuan izan beharreko zenbait puntu nabarmendu ditu. Hasteko, ez dela komeni seme-alabak errudun sentiaraztea. Horrez gain, haien aurrean euskara asko erabiltzeak funtzio eredugarria izan dezake, Eizmendiren ustez. Egoera aurreikustea eta horren inguruko mezu egokia helaraztea ere garrantzitsua dela uste du Eizmendik, baita erdaraz ari diren gaztetxoen artean jolastera euskaraz sartzea ere. Noski, beste haurren gurasoekin hitz egin eta elkarri laguntzea errazagoa dela nabarmendu du.