Imanol Esnaola (Demoarso):"Emaitza bera baino, bidean sortzen dena garrantzitsuagoa izango da"

Erabakitzeko eskubidearen olatuari 52 mila inguruko eskualdea gehitu zaio: oarsoaldea. 2017ko martxoaren 19an galdeketa iragarri dute. Orain, herri bakoitzak erabakiko du zein izango den galdera. Halaber, Demoarso herritar plataformako Imanol Esnaolak garrantzi gehiago eman dio egun horretako ariketaren emaitza baino, "elkarrekin hitz egin, begiratu eta iritzia errespetatzeari".

Imanol Esnaola (Demoarso):"Emaitza bera baino, bidean sortzen dena garrantzitsuagoa izango da"

Loading player...
Demoarsoaken aurkezpena Errenteriako Niesen aretoan
Demoarsoaken aurkezpena Errenteriako Niesen aretoan

Badira hilabeteak Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen erabakitze eskubidearen ariketa egiteko harremanak martxan jarri zirenetik. Halaxe kontatu ditu eskualdean sortu den Demoarso taldeko Imanol Esnaolak. Orain herri bakoitzean modu autonomoan, baina eskualdean modu kolektiboan prozesu sendo eta parte hartzailea hasiko dute. Herri bakoitzak erabakiko du zein izango den 2017ko martxoaren 19an herritarrek erantzungo duten galdera.

Halaber, Esnaolaren aburuz "eskualdeak duen historia politikoa ikusita horrelako ariketa komun bat behar da. Bereizketa horiek luzaroan iraun dute eta elkarrekin eztabaidatzeak elkartuago sentiaraziko gaitu. Emaitzak baino garrantzia handiagoa izango du urtebete honetan sortuko denak".

Sinadurak biltzen hasiko dira orain, gutxienez %10aren babesa behar dute, 5.200 bat lagunena.