Enpresek eta entitateek euren publikoarekin konektatzeko duten aukerari helduta, kontsumitzailearengana iristeko ia ezinbesteko tresna bihurtu direla baieztatu du. Hargatik, gaitzetsi egin du Twitterrek PuntuEUS-i, Kaixo Maitiari eta Euskal Tonbolari publizitate kanpaina euskaraz egiteko aukera ukatu izana. Twitterreko arduradunen arabera, euskara ez dago haien hizkuntza zerrendan onartuta eta ez du haien hizkuntza politika betetzen. Ba Petriatiren ustez, normaltasunez euskaraz bizi ahal izateko ezinbestekoa da espazio birtuala ere euskalduntzea, Behatokiak kexa adieraziko dio hargatik Twitterri, baina erabiltzaileen erronka ere badela nabarmendu du.