Mayaren Aita zenak ere bazuen kantu eta bertso zaletasuna. Amonaren euskara ere ez zaio bihotzetik ahora ustekabean etorri, ordea. Alde batetik, Malerrekako aiton-amonak ditu zainetan, eta, bestetik, Bozate ertzekoak. Hendaiako Bixintxo elizan 'Ez dok amairu'-ri egindako omenaldiak zer pentsatua eman dio, Julen Lekuona zenaren alaba Oihana kantari entzun baitzuen bertan, eta bururatu zaio beharbada orduko izpiritua eta mugimendua berpiztu beharko litzatekeela.