Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, finantza erakunde edo banku etikoen inguruan ondu duten erreportajea. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko Igor Goikoleak Adi! ustelkeriaren aurkako Unai Mendizabalekin hitz egin du, 'De Miguel' auziaren inguruko azken albisteez. Asteroko komunikazioaren bueltako tartera Urtzi Urkizu batu zaigu eta hedabideen inguruko zenbait berri ekarri dizkigu. Amaitzeko, Leioako Herri Unibertsitatearen balorazioa egin eta aurrera begirako lan ildoak azaldu dizkigu Idoia Marauri sustapen taldeko kideak.