"Mina hezurmuineraino sartu zidaten eta minbizia hezurmuinean agertu zait"

Egitura ofizialetatik kanpo euskal kulturaren alde eta euskara biziarazteko egindako lanagatik Manuel Lekuona saria eman berri dio Eusko Ikaskuntzak Joan Mari Torrealdairi. Kazetari, soziologo, ikertzaile, euskaltzain oso eta idazle foruarra ipotxa sentitzen da erraldoien bizkar gainean. Argi du bere obra kolektiboa dela eta horregatik sentitzen du bere taldeen (Jakin, Egunkaria...) lana ere saritu dutela. Arantzak ere topatu ditu bidean, ordea.

Audio_placeholder

"Mina hezurmuineraino sartu zidaten eta minbizia hezurmuinean agertu zait"

Loading player...
Joan Mari Torrealdai
Joan Mari Torrealdai

Arantzazun ikasketak egiten ari zela duela 50 urte inguru sortu zen Jakin aldizkariaren garaietara begira jarri gara Joan Mari Torrealdairekin. Martin Ugalde, Manuel Lekuona bera edota Oteizarekin elkarbanatutakoak kontatu dizkigu. Gerra osteko belaunaldi autonomoaz, frankismo garaiaz eta Arantzazuko eguzkipetik laino artera jaisteaz hitz egin digu. Egunkaria auziaz, jasandako torturez eta handik eratorritako minbiziaz sakon hitz egin digu.