Maialen Chourraut: "Pisu handi bat kendu dut txartela lortuta, eta, orain, Riora urrearen bila joango naiz"

Gaurko saioan Maialen Chourraut elkarrizketatu dugu. Lasartearrak asteburu honetan lortu du Olinpiar Jokoetarako txartela eta oso gustura dago. Orain, begirada guztiak Rion jarrita ditu eta Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina kolkoratu ostean, urrearen bila joango dela kontatu digu.

Audio_placeholder

Maialen Chourraut: "Pisu handi bat kendu dut txartela lortuta, eta, orain, Riora urrearen bila joango naiz"

Loading player...
Maialen Chourraut
Maialen Chourraut

Halaber, Idoia Etxeberria 100 kiloko harria esku bakarrarekin altxatzen saiatuko da hilaren 20an. Prestaketa lanak nola joan zaizkion kontatu digu.

Bestale, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Irene Paredes (Athletic), Eguzkiñe Peña (Reala), Oihana Aldai (Oiartzun), Azu Muguruza (IDK Gipuzkoa EHU), Naiara Diez (Gernika), Lucia Gomez (Orvina), Olatz Ibarguren (Ordizia), Maria Lopez de Eguilaz (Hockey Reala), eta Ana Masa (Getxo).