Bilbo Hiria eta Halabedi BI irratiek ekoizten duten Hizpidea magazinean Alberto Barandiaran Hekmeneko zuzendariari egindako elkarrizketari ere egin diogu lekua, euskarazko hedabideei diru-laguntzak esleitzeko Lakuako Gobernuaren irizpideen inguruko berri izateko. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta sare sozialen bidez egin daitezkeen elkartasun ekintzez hitz egin digu. Amaitzeko, jasotzen ditugun mezuek genero eraikuntzan eta bereizkerian duten eraginaz hausnartu dugu Ibai Fresnedorekin.