23:00etan: Metal progresibo eta sinfonikoa, Burdinola irratsaioan

Metal progresibo eta sinfonikoak aberastuko du Burdinola irratsaioa. Nazioarteko nobedadeen artean, Tunisiako MYRATH taldearen "Legacy" diskoa izango da protagonista. Bestalde, Dream Theater, Serenity, Sinbreed eta Wisdom banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina Euskal Herriko metal doinuen atalean, berriz, THE GREAT WOUND gipuzkoarren "Voices Of Regret" diskoa nabarmenduko dute, Sysmo eta Alex & Co taldeen doinu berriekin batera. Hitzordua 23:00etan!

Myrath
Myrath

.